Zer da? 

Arte-hezkuntzako  esperientziak partekatzeko plataforma bat da. 

Baliabideen edukiontzi, kutxa, despentsa bat.

Artista eta gizarte sarea elkartzen dituen metodologia. 

Arte-praktiketatik abiatuta tresnen ko-sorkuntzarako espazioa bat, testuinguru desberdinetan esperimentatu ahal izateko. 

Parte-hartzeari irekia dagoen gizarte berrikuntzarako proiektu bat.

Nola erabili dezakegu artea errealitatea eraldatzeko tresna bezala? Zein aukera azaleratzen dira artista eta beste edozein esparrutako pertsona edo kolektiboen arteko topaketan? Nora eraman gaitzake testuinguru ezberdinetako arte-praktiken esperimentazioak? Nola sortu ditzakegu komunitatearentzat erabilgarriak izan daitezkeen baliabide berriak denon artean?

Des/pentsak, arte-praktikak (egiteko moduak, estrategiak, hausnarketak…) beste testuinguruetara helaraztea proposatzen du, haien potentzialtasunak ikertzeko asmoz. Jendarteko kolektibo ezberdinen beharrak eta interesak identifikatzean datza, artista ezberdinek heuren praktikekin hausnarketa eta ikerketa-akzioa ahalbidetuko dutelarik beste ikuspuntu batzuk erabiliz. 

Horretarako Des/pentsak baliabideen esperimentaziorako eta  ko-sorkuntzarako espazioak sortzen ditu, aldi berean mediazioa eta ikerketa prozesuetan laguntzen duelarik, arte-praktika garaikideak testuinguru bakoitzaren berezitasunetara egokitu ahal izateko.

Nola egiten dugu lan? 

1.Artista eta kolektibo anitzen arteko topaketak, non arte-praktikak partekatzen ditugun modu esperientzialean eta elkarrizketen bitartez. 

2.Tresnen ko-sorkuntza eta baliabideen diseinua, esperimentaziorako arte-praktiketatik abiatuz. 

3.Tresnekin esperimentazioa, testuinguru bakoitzaren berezitasunetara egokituz. 

4. Sortutako esperientziak eta baliabideak partekatu eta ireki; interesa duenak erabili ditzake, ekarpenak eta esperientzia pertsonalak gehitu ditzakeelarik.