Zein da artista emergentearen balioa? Zer ulertzen dugu Arriskutzat eszenan? Ezinbesteko elementu bat al da sortzerako garaian? Nola dago baloratua? Arriskua, Act 2019 Jaialdiaren gai nagusia izan da, bertako Actmósferas espazioa dinamizatzen parte hartu dugularik. 3 egunetan zehar, programatzaile, artista eta parte-hartzaileak gai honen inguruan eztabaidatzeko elkartu dira, aldi berean aurkeztutako lanen bizipenak eta feedback-ak partekatu dituztelarik. 

ACT sortzaileentzako txapelketa da, artista eta ikuslearen arteko topagunea eta nazioarteko programatzaileak elkartzen dituen feria aintzatetsia.Arte biziekin esperimentatzeko lau egun, ikuskizunak ikusiz, ikastaroak eginez edo hausnarketa saioetan parte hartuz. Hiru gunetan gertatzen da nagusiki: Guggenheim Bilbao Museoa, Kafe Antzokia eta Barakaldo Antzokia. BAI Antzerki Eskolak antolatua da

arte biziak

jaialdia

performance

eszena berritzailea