
Nola erabili dezakegu artea errealitatea eraldatzeko tresna bezala? Zein aukera azaleratzen dira artista eta beste edozein esparrutako pertsona edo kolektiboen arteko topaketan? Nora eraman gaitzake testuinguru ezberdinetako arte-praktiken esperimentazioak? Nola sortu ditzakegu komunitatearentzat erabilgarriak izan daitezkeen baliabide berriak denon artean?
Des/pentsak, arte-praktikak (egiteko moduak, estrategiak, hausnarketak…) beste testuinguruetara helaraztea proposatzen du, haien potentzialtasunak ikertzeko asmoz. Jendarteko kolektibo ezberdinen beharrak eta interesak identifikatzean datza, artista ezberdinek heuren praktikekin hausnarketa eta ikerketa-akzioa ahalbidetuko dutelarik beste ikuspuntu batzuk erabiliz.
DES/PENTSA:
Arte-hezkuntzako esperientziak partekatzeko plataforma bat da.
Baliabideen edukiontzi, kutxa, despentsa bat.
Artista eta gizarte sarea elkartzen dituen metodologia.
Arte-praktiketatik abiatuta tresnen ko-sorkuntzarako espazioa bat, testuinguru desberdinetan esperimentatu ahal izateko.
Parte-hartzeari irekia dagoen gizarte berrikuntzarako proiektu bat.
Artea eta Gizarte Sarea
Baliabideak
Talde-Sorkuntza
Ikerketa
Des/pentsak, artistek, gizarte sareko eragileek eta Artaziak koop-ek elkarlenean landutako proiektuak biltzen ditu. Helburua, agente ezberdeinen ekintza aukerak zabaltzea baimenduko duten tresnak diseinatzean eta gainontzekoekin partekatzean datza.
Hauetako lehen proiektua Umorean da, Vicente Arlandis artista performerrarekin partekatutako lan-prozesua, zeina ARTikertuz (EHU/UPV) ikerketa taldearen barne kokatzen den. Azken hau Gipuzkoako ikastetxe desberdinen irakasleek eta Artaziak koop-ek osatzen dute.
Umorean-ek Idiota-filtroekin lan egitea proposatzen du. Eskolan erlazionatzeko ohizko logikak eta inertziak eteteko sortua den tresna berria da, eszenatoki pedagogiko berriak bermatuz.