MIND THE GAP 12 bazkidez osatutako proiektu europearra da, transpiriniotar lurraldeko eskualde guztiak barnebiltzen dituena. Proiektuak hezkuntzan eta kulturan egiten diren esperientzia berritzaileak harremantzen ditu, lurraldean lan egiten duten instituzioetako eragileen eta hezkuntza eta kulturako parte hartzaileen konpetentziak hobetu asmoz, eta gazteen gizarte-inklusioa bermatuz.

Artaziakek horietako bazkide batekin parte hartzen du (Teatro Paraíso), hainbat lan eszenikoetan oinarritutako gida didaktiko-sorta bat sortuz; gidak, haur eta lehen hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Hezkuntza-gida hauek irakasleek haien irakaskuntza praktikan erabil ditzaketen materialak dira, antzokira joango diren aurreko eta ondorengo egunetan lagunduz. Modu honetan, antzokiaren inguruko esperientzia aberatsagoa eta hedatuagoa izango da, eszenako elementuak eskolara eraman ahal izango dituzte eta baita alderantziz ere.

unitate didaktikoak  

antzerkia

hezkuntza

dantza

arte biziak

Teatro Paraíso-k (Haurtzaro eta Gaztarorako Arte Eszenikoen Sari Nazionala) arte eszenikoak ezagutza eta emozioen arteko elkargune gisa ulertzen ditu eta ibilbide luzea du hezkuntza-proiektuetan. "Beñat Etxepare" eta "Antzerkia eskolara" eskola-programen bidez, azken 33 urteotan haurren, gazteen eta antzerkiaren arteko harreman esanguratsua garatu du.

Artaziaken, arte bizietan oinarritutako hezkuntza-egitasmoak garatzen ibilbide luzea duten beste eragileekin lan egitea interesatzen zaigu. Gida didaktikoak, esperientzia eszenikoak eskolara hedatzeko, eta irakasleei metodologia berriak eskaintzeko material oso interesgarriak dira. Bertan proposatzen diren dinamikek beste modu batera lan egitea ahalbidetu dezakete: gorputza tresna bezala erabiliz, antzerkiaren, zirkoaren, dantzaren lengoaia landuz, etab.

Gida formatua interesgarria den arren, ezin dugu ahaztu irakaslegoaren formakuntzarako beste espazioak ere sortu ditzakegula, baita, hau aberastuz, gida formatua birpentsatu ere.

Artaziakek Ahatetxo Itsusi baten Egunerokoa, Gizon Zoriontsuaren Alkandora, Tren Geltokia eta Boli Bili Boli ikuskizunen gida didaktikoak sortu ditu.