Montehermoso kulturuneak, lau urteetan zehar, proiektu kultural eta kuratoriala ikuspuntu feminista batetik garatu zuen beste hainbat diskurtso kritikoei gehituta, bestelako arte eta kultura zentroekiko desberdinduz. 2008 eta 2012 bitartean, zentroaren hezkuntza jarduera diseinatu, kudeatu eta garatu genuen. Ordurarte ez zen pedagogia-proiekturik existitzen, ondorioz, gure lana lan-ildo berriak eta proiektuak sortzean oinarritu zen, hezkuntzako eta kulturako eragile eta testuinguruarekin eta orokorrean hiritarrekin erlazioa bati hasiera emanez. Ardatzak, alde batetik, Montehermosoko erakusketak, edukiak eta planteamenduak izan ziren, eta bestetik, hezkuntza-komunitatea osatzen zuten pertsonen interesak eta errealitateak.
Hezkuntza-programa
feminismoak
arte eta pentsamendu garaikidea
harremanak
testuingurua
Arte eta pentsamendu garaikide zentro bezala, hiritarren artean arte-praktiketatik abiatuz generoaren inguruko hausnarketa sustatu zuen, aldi berean proiektu guztietan berdintasunean oinarritutako emakumeen presentzia ziurtatzen zuelarik, hala nola komisariak, artistak, ikertzaileak, hezitzaileak, zinegileak...
Eraikitzen joan ginen hezkuntza-programa, honako helburuei erantzuten zien: hiritarrentzako hartu-eman, ikaskuntza eta sorkuntzarako espazioak sortu; identitateen ugaritasunaren inguruko lana azpimarratu, programazioan subjektu eta esperientzia desberdinak barneratuz; eta nola ez, berdintasunari eta aniztasunari begira aurrerapausoak eman, pedagogia feministen ildotik abiatuz.
Feminismoei lotutako lerro honetan, Contraseñas. Nuevas representaciones sobre la femineidad programarekin izandako esperientzia funtsezkoa izan zen, zeina 12 edizioetan zehar, artista eta kolektibo feministen ikus-entzunezko erakusketak izan zituen,
feminitatea nola eraikitzen den inguruko hausnarketak eskaini, gorputz eta identitate aniztasuna erakutsi, eta hezkuntza-lanentzako beste eztabaida eta edukiak sortzen lagundu zuena.
Bestalde, Montehermoson izandako 5 urteetako esperientziak, arte-espazioetan proiektu pedagogikoek duten paperaren inguruko zalantza ugari sortu zizkigun. Honek instituzioen egiturak eraldatzeko beharraren inguruan gehiago ikertzen eta teorizatzen lagundu zigun (baita hezkuntzako sareetan modu kolektibo batean ere), pedagogia kritikotik etorritako ikuspuntuak eta arte-hezkuntzako ikuspuntu eraldaitzailea kultur zentroen logika, diskurtso eta programetan txertatuz.