
UMOREAN, hainbat hezkuntza-baliabide sortzea eragin duen proiektu bat da, eskolan umorea estrategia pedagogiko gisa proposatzen duena.
Umorea ohiko estrategia izan da arte-praktiketan, eta hala izaten jarraitzen du. Nola bilakatu hezkuntzarako tresna? Zein ekarpen egin dezake umoreak eszena pedagogikoan?... Artean eta hezkuntzan lan egiten dugunak bildu eta hori gauzatzeko moduak irudikatuko bagenitu?... Eta nola partekatu genezake bizitakoa komunitateko gainontzekoekin? Umorean ekimenak, elkarlanean eta esperimentazioan oinarritutako bizipen pedagogikoak jasotzen ditu, hezkuntza-praktikak birpentsatu eta eszenatoki pedagogiko berriak sortzeko helburuarekin.
Artista: Vicente Arlandis. Valentziako performer eta koreografoa. Lana: 7 maneras de hacer el idiota. Kolektiboa: Artikertuz. EHU/UPV-ko ikerketa taldea.
umorea
artea
arte biziak
ikerketa