PREST GARAren markoan, hau da, irakaslegoari zuzenduta dagoen Eusko Jaurlaritzako formakuntza jarraituaren programaren baitan, ikastaro desberdinak eskaintzen ditugu, EHUko musika, plastika eta gorputz-adierazpenaren didaktikaren departamentuarekin elkarlanean.
Ziklo desberdinetako irakaslegoari eskaintzen zaizkion proposamenak dira, haien hezkuntza-praktikak berrikusi eta birpentsatzeko, besteekin esperientziak partekatzeko eta tresna berriak eskuratzeko aukera ematen dutenak. Hauek, irakasle lanak egiten jarraitzeko beste ikuspuntu batzuetara mugitzeko aukera emango diote.
formakuntza ikastaroa
irakaslegoa
lehen hezkuntza
bigarren hezkuntza
pedagogia
berrikuspena
kultura bisuala
eraldaketa
Ikastaroaren helburuen artean, sormenaren ideiaren inguruko kontzeptu eta irizpide desberdinak ezagutu eta erabiltzea, geure praktikak aztertzea, eta gure beharrak eta gaitasunak identifikatzea daude. Aldi berean, helburua besteak beste, arte garaikidean erabiltzen diren material eta teknikak ezagutzea da, hezkuntzaren esparruan zein aukera dituen ikusteko.
Maila praktikoan, partaide bakoitzari kontzeptuak gauzatzeko lagungarri izango zaizkion materiala sortuz bukatuko ditugu formakuntza saioak. Hala, proposamen pedagogikoak gelara eramatea erraztuz. Material hori beraiek sortuko dute, norberaren testuinguruan partekatu eta esperimentatu ahal izateko.
PREST GARAren markoan, gure partaidetza Euskadiko testuinguruan dagoen irakaslegoaren formakuntza aberasten ahalegintzen da. Hau gauzatzeko, arte-hezkuntzaren praktikarekiko begirada kritikoa barneratzen da eta agentziaren aukera eskeintzen da, irakaslegoa haien praktikaren eraldaketaz arduratuz.