GORPUTZALDIAK, Hezkuntza Formalean ikaskuntza prozesuak aurrera eramaten laguntzeko, gorputza/mugimendua/dantza tresna gisa sustatzen duen proiektu pedagogikoa da. Gorputza eta esperientzia ikaskuntzaren erdigunean jartzean datza, hortik eskoletako ohizko praktiketan mugimendua txertatzeko modu berriak aktibatu ahal izateko.

   gorputza

   ikaskuntza

   dantza

   gaitasun sozioafektiboak

   ikastetxeak

   formakuntzak

Mugimendua ikasketa-bide naturala den ideiatik abiatzen da, inguratzen gaituen mundua eta gure barne mundua akzioaren bitartez ezagutzen dugulako. Beraz ezagutza, eraikitzen den esperientzia bat bezala ulertzen dugu. Honela, ikaskuntza-prozesuak ez dira buruan bakarrik gertatzen, gorputz osoan bazik, eta honen alderdi anitzak jasotzen dira; hala nola, fisiologikoa, psikologikoa, soziala edota emozionala.

Gorputz-praktikak eskolan barneratzeko, hainbat gaitasun sozioafektiboren inguruan aritzea proposatzen dugu; enpatia, integrazioa, emozioak… besteak beste. Hauek curriculumaren oinarrizko zeharkako konpetentzien bitartez landuko dira.

Egitasmo hau Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartearen bitartez garatzen da, eragile desberdinen lankidetzarekin batera, hala nola berritzeguneak, ikastetxeak, irakaslegoa eta Artaziakoop, hain zuzen. Irakaslegoarekin formakuntzak gauzatzen ditugu, non eskolan garatutako tresna pedagogikoak partekatzen ditugun. Ondoren haien feedback jarraitua jasotzen dugu, eskoletan aurkitzen diren errealitate anitzetara moldatu ahal izateko.