
Artaziaken bazkide kosortzailea 2008tik, ordutik arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritzaren praktiken inguruan garatutako proiektu ezberdinetan parte hartu du hala nola, Donostiako Tabakalerako hezkuntza proiektuan eta DSS2016EU Europako kultur hiriburutzaren egitasmoan.
2006ean ikerlari ibildidea hasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta gaur egun Artaziak kolektiboari lotutako doktore-tesian dihardu, non instituzio-esparruaren barne nahiz kanpoko arte-bitartekaritza lanen inguruan geratzen diren arazo eta aukerak berrikusten dituen.
Arte Ederretan lizentziatua (EHU/UPV)
Arte-Hezkuntzan Ikasketa Aurreratuen diploma (Bartzelonako Unibertsitatea).
Bere praktika gorputza, mugimendua eta ikaskuntza ardatz bezala dituen prozesuetan oinarritu da. Honela, Norabidea Kolektiboaren barne sorkuntza-egitasmoetan parte hartu du, esku-hartze ekimenak gauzatu ditu Gautena edo Gurutze Gorriarekin besteak beste, edota Gorputzaldiak bezalako hezkuntza formala eta dantzaren arteko programak sortu ditu. 2019tik Artaziakeko bazkidea da.
Dantza Garaikidean lizentziatua (Miguel Hernández Unibertsitatea)
Dantza Mugimendu Terapian masterra (Universitat Autónoma de Barcelona)
Pedagogian gradua (UNED)
Artaziaken bazkide kosortzailea 2008tik, urte hauetan zehar arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritza proiektuak garatu ditu. Horietako asko instituzioen eta komunitateen arteko hartu-hemanen bitartez egin dira, non kolaborazioa eta ikaskuntza partekatuak bilatzen diren. Dantzan izandako ibilbidea dela eta, mugimendu-lengoaien inguruko ikaskuntza prozesuak sustatu ditu, non lan korporala erdigunean kokatzen den. Gainera, teoria eta praktika feministan duen jardunbidea dela eta, begirada hori hezitzaile-bitartekari lanetan barneratzen du (pedagogia feminista).
Arte-historian lizentziatua (EHU/UPV)
Kultura bisuala masterra (Bartzelonako Unibertsitatea)
Artaziaken bazkide kofundatzailea 2008tik, kolektiboak garatutako arte-hezkuntza eta kultur-bitartekaritzako proiektu anitzetan parte hartu du. Dantza eta arte bizietan duen interesa eta lotura dela eta, ikaskuntza prozesuetan gorputza eta mugimenduaren papera birpentsatzen duten ekimenen sustapenean lan egiten du.
Wikitokiko partaide da, Elkarsorkuntzarako Laborategia, non erlazionatzeko eta antolatzeko modu berrien inguruan esperimentatzen den, Artaziaken barne kudeaketan hausnarketa eta praktika txertatuz.
Enpresen administrazio eta zuzendaritza gradua (EHU/UPV)
Kudeaketa kulturalean Masterra (Alcala Unibertsitatea)
Ikuskizun arte eta zientzien Masterra (EHU/UPV)
Antzerkia eta Arte eszenikoetan graduondoa (EHU/UPV)
Arte-hezkuntza, Kultura eta Hiritartasunean graduondoa (Valladolideko Uniberstitatea)
Balore askatzaileetan oinarritutako aisialdiko proiektu ezberdinetan parte hartu izanak hurbildu zuen hezkuntzaren eremura. Akademikoki egindako ibilbidea hezkuntza arautuarekin lotuta egon arren eskolaz kanpoko eremuetan (edo bien artean) aritu izan da orain arte. Jendearekin, komunitateekin, taldean... lan egiteko nahiak eta kulturarekiko ezinegonak bultzatuta Tabakalerako hezkuntza taldera hurbildu zen. Bertan arte hezkuntza eta kultur bitartekaritzako proiektuen garapenean lan egin zuen 2018-2023 bitartean Artaziaken kolaboratzaile bezala. 2023tik Artaziakeko bazkidea da. Eremu honetan aurkitu ditu ikasketa prozesuak aktibatzeko interesgarriak zaizkion egiteko eta egoteko moduak.
Pedagogian graduatua (EHU/UPV)
Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza masterra (EHU/UPV)
Pedagogia sistemikoko masterra
Kolaboratzaileak
Artearen historian lizentziatua eta kultur kudeaketan jarraitu ditut ikasketak. Arte hezkuntzako ibilbideari ekin zion, 2021an, Artaziakekin batera, Tabakalerako hezkuntza taldean.
Haurtzarotik datorkio artearekiko zaletasuna. Antzerkia eta idazketa izan dira bere esperientziaren oinarri, eta azken urteotan beste diziplina artistiko batzuk ere landu ditu: dantza eta mugimendua, marrazkia... Artea eta kultura giza eraldaketarako tresna boteretsua dela jakitun, hezkuntza eta terapiari lotutako hainbat ikasketa burutu ditu. Eskarmentua dauka hainbat eragilerekin lankidetzan arte-bitartekaritzako tailerrak diseinatu eta dinamizatzen. Gizarte Antropologian graduatua, dizipina-anitzeko ikuspuntua txertatzen du bere proiektuetan.
Gizarte Antropologian gradua (UCM eta EHU)
Antzerki-sorkuntza eta interpretazioa (Cabuia, Buenos Aires)
Postgradua: "Counselling en Regulación Emocional y Arteterapia" (UAM eta Taller Mexicano de Arteterapia, Mexiko Hiria)
Postgradua: "Cuerpo y Arte: Formación interdisciplinaria para las áreas de arte, salud, educación y desarrollo humano" (ALAS, Artes en Movimiento, Bartzelona)