Nola hurbildu praktika artistikoak txikienengana? Nola bihurtu praktika hauek tresna pedagogiko? Eta nola bilakatu erakusketa espazioak, adin hauetan daudenentzat, ikaskuntza, gozamen eta topaketa gune?
2008 urtetik, 7m2 egitasmoaren bidez, Rekalde aretoaren hezkuntza-proiektuan parte hartzen dugu.
Espazio honetan, gazteenekin tailerrak bideratzen ditugu erakusketa aretoan bertan. Aretoan egoten diren erakusketa desberdinak batzuetan tresna bezala erabiltzen ditugu eta besteetan abiapuntu gisa.
tailerrak
7m2
arte garaikidea
3-11 urte
10 urte baino gehiagotan zehar, bai guretzat eta bai partaideentzat ere, 7m2 esperimentazio-gune bilakatu da. Proposamen errazak garatzen ditugu, alde batetik arte garaikideko erakusketaren edukien eta proposamenen artean, eta bestetik, 3 eta 11 urte bitarteko haurren errealitate eta egoeren artean kokatzen ditugunak. Proposatu, probatu, hitz egin eta gertatutakoaren inguruan pentsatzen dugu.
Adin horietako ikus-kulturan arte-praktikak barneratzeko modu berriak pentsatzeko ikerketa espazio bat da, eta modu berri horiek ikaskuntza tresna bezala proposatzen ditugu. Proiektu hau garatzeko inspiratzen gaituzten espazio eta praktika desberdinen artean hauek daude Tabakalerako 0-6 bizi! proiektua, Matadero (Madril) jokurako espazioak edota Liverpooleko Taten txiki eta helduentzat dagoen espazioa.