Pedagogías Invisibles kolektiboa Nina & Carasso fundazioarekin batera egin duten ikerketa bat da.

Ikerketaren azken helburua, estatu mailan arte-bitartekaritzaren gaur egungo egoeraren inguruko DAFO bat egitea da. Aldi berean, Nina & Carasso Fundazioaren barruan, arte-bitartekaritza laguntzeko bideratuta dauden aurrekontuak kudeatzeko modurik egokiena bilatzea du helburu, neurri posible moduan erabili daitezkeen zenbait  gomendio sortuz.

ikerketa proiektua

sareak

legitimazioa

eraldaketa

Nor ari da arte-bitartekaritzan lanean?

Zeintzuk dira proiektu eraldatzaileen adibideak?

Zeintzuk dira gaur egun lanbide hau garatu ahal izateko, beharrezko gaitasunak?

Ba al dago sektorearen beharren araberako formakuntza egokirik?

Zein dira sektoreko praktika on eta txarrak? Lan baldintzak, kudeaketa/harreman metodologia...


 

Hiruki-ikerketan oinarritutako metodologia da, non Pedagogías Invisibles-ek lan prozesua eta tresnak diseinatzen dituen, eta jasotako informazioaren azterketa gauzatzen duen. Informazioaren bilketarako lurraldeetako kolaboratzaileek parte hartzen dute, estatu osoan zehar sektorearen errealitatea ezagutu ahal izateko.


Artazia kantabriar lurraldeari dagokion informazioa helarazten duen kolaboratzailea da. Proiektu honetan dugun presentzia talde-ikerketetan parte hartzeko interesetik abiatzen da, eta azken xede bezala, kasu honetan estatu-mailan dagoen hezkuntza-praktika/arte-bitartekaritza eraldatzea du. Aldi berean, prozesuan zehar, beste lurraldeetako eragileekin begiradak eta esperientziak ezagutu eta partekatzen dira, lanbidearen legitimazioaren alde lan egiteko sareak sortuz.