Artaziak taldeak DSS 2016 proiektuan parte hartu zuen, HAZITEGIAK deituriko kaiaren baitan, bitartekaritza lana garatuz.Espazio hau, sorkuntza bultzatzeko eta sormen prozesuei balioa emateko pentsatuta zegoen, 2016 programa kulturalaren proiektuetan eta garaiko beste batzuetan. Honela, proiektuak jendarteari gerturatzea lortzen zen –batez ere eskola komunitatean– lurraldeko ekipamenduak eta artistak harremantzearen bitartez.

Hau guztia, lurraldearen ekipamentuetan gauzatzen ziren arte-egonaldien sistema baten bidez gauzatu zen.

kultura

Europa

sorkuntza

herritarrak

egonaldiak

Hiru eragile hauen (artistak – jendartea – ekipamenduak) arteko harreman-espazioak sustatzea zen, hain zuzen, Artaziak taldeak Hazitegiak egitasmoaren barne burutu zuen lana, kulturan egiteko eta garatzeko eredu berriak sortzeko helburuarekin.

Esperientzia haien bitartez, sortzeko eta kolaboratzeko formatu berriak sortu ziren. Esaterako, bitartekaritza erdigunean jarriz, artista eta publikoaren rol tradizionalenak zalantzan jartzen ziren, eta baita sortzaile eta hartzailearen arteko distantzia murriztu ere, modu honetan testuinguruari eta komunitateari erantzuten zieten beste prozesu batzuk irekiz.

Proposamenak ekintza puntualak edota iraupen luzekoak izan zitezkeen. Ekintza puntualek, ekoizpen kulturaletara hurbiltzeko beste modu batzuk proposatzen zituzten, eta iraupen luzeko proiektuak berriz, sorkuntza-prozesu eta ikaskuntza-partekatu bilakatzen ziren. Proiektu eta esperientzia anitz horien bidez, eragileak beste eszenatoki ezezagunetara aldatzea lortu zen, aldi berean inertziak apurtuz eta harremantzeko modu berriak sortuz.
 

HAZITEGIAK-en proiektu nabarmenenak hauek izan ziren; Corners of Europe, Mugalariak, Joan Etorriak eta Labore.

Corners of Europe Europako plataforma, Europako periferietako artistek lankidetzaren bidez, diziplina anitzeko arte-proiektuak ekoizteko aukera.

Mugalariak Arte-sorkuntzak modu berritzaile batean garatzeko egonaldiak sustatzeko programa; baita sortzaile eta herritarren arteko bitartekaritza jarduerak sustatzekoa ere.

Joan Etorriak arte-egonaldien trukean oinarritutako proiektua, Wroclaw, Arnhem eta Donostia artean.

Labore, Donostiako museoen sarearekin kolaboratuz eginiko artisten egonaldien proiektua. Site specific proiektuak egiteko eta museoaren bilduma, eraikin, publiko, inguru edota testuinguru sozialarekin elkarrizketa edo ber-interpretazio bat sortzeko.