TABAKALERA kultura garaikidearen zentroa da. Bi bokazio nagusi ditu: ekoizpen zentro bat izatea, eta jardueren programazio publiko bat eskaintzea. Kultura garaikidearen sorkuntza sustatzen du, eremu desberdinetan eta fase guztietan zehar (ikerketa, ekoizpena eta erakusketa), eta aldi berean ezagutzak sortu eta partekatzea bultzatzen du.

2013tik, TABAKALERAKO Hezkuntza lantaldearen parte gara (Leire San Martín eta Nerea Hernandezekin batera), eta helburu bezala, herritarren eta TABAKALERAREN arteko erlazioak eta kolaborazioak sortzea, eta artearekin erlazionatutako hezkuntzako proiektu esperimentalak garatzea ditu.

mediazioa

komunitateak

praktika artistiko garaikideak

TABAKALERAKO Hezkuntza arloa erreferentea da, hain zuzen ere, egiteko modu tradizionalen limiteetatik harago doazen hainbat praktika barneratzeagatik, prozesuengandik eraginak izateko apustua egiteagatik, eta baldintzak zaintzeagatik. Honela, ezagutza komunak eraikitzea eta eragile desberdinen arteko hausnarketa eta kolaborazio espazioak sortzea ahalbidetzen da. Gertatzen eta sortzen denak, prozesuetan parte hartzen dutenentzat interesgarria izateaz gain, arte-hezkuntza eta bitartekaritzaren eremua berarentzat palanka eta abangoardia bezala funtzionatzen du. Horregatik, arlo honetako beste eragile eta erakundeekin, ikerketa sareetan, eta auto-hausnarketa eta hartu-eman espazioetan parte hartzeko apustua egiten dugu. (Another Road Map, CAPP, La pública…)

Artaziak taldearentzat egitasmo garrantzitsua da, lehenengo aldia delako hezkuntza proiektua gainontzeko proiektuen eraketarekin batera hasten dena, eta honek, alorren arteko kolaborazioak modu sakonago batean eraikitzea bermatzen du.


Proiektu pedagogikoaren garapenaren lehen fasean, Transductores-eko Javier Rodrigorekin batera, jada existitzen ziren eragileak, testuingurua eta proiektuak entzutea funtsezkoa izan zen martxan jarriko genituen lan lerroak izendatzerako garaian, eta zentroa kokatzen den auzoaren eta hiriaren egiturarekin benetako erlazio bat sortzerako orduan.

Ordutik, ikasturte bakoitzean hainbat proiektu diseinatzen ditugu, bertan parte hartuko duten pertsonen arabera garatzen direnak. Horien guztien artean, ezagunagoak diren programez gain, hezkuntza-komunitateari lotutako batzuk jorratzen dira, esaterako, Eskola aldiriak, memoria kolektiboa eta artxiboarekin erlazionatutako beste batzuk, hala nola, Kearen Artxibogileak, eta azkenik, Harrotu ileak, TABAKALERAN egoten diren gazteekin erlazio esanguratsu bat eta espazio bat eratzen saiatzen dena.